UDALEKU IREKIAK

Ekaina eta uztailean zehar garatzen diren goizeko jarduerak dira. Haur hezkuntzako ikasleei zuzendua. Ikastolan bertan garatu eta ikastola bera da egitasmoa antolatzen duena.
 

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz aisialdirako heztea.
  • Oinarrizko konpetentziak garatzea: ikasten eta pentsatzen ikasi (baliabide kognitiboen erabilera; informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea). Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; hizkuntza idatzia; kontzientzia sozio-komunikatiboa). Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonarteko konpetentzia; gatazkak konpondu; parte-hartze demokratikoa; elkarlana eta talde lana; aniztasuna). Norbera izaten ikasi (autonomia, norberaren kontrola eta oreka emozionala). Egiten eta ekiten ikasi (analisia; sormena; berrikuntza; ebaluazioa eta prozesuen aplikazioa).

JARDUERAK

Goizean zehar, aisialdi esparruan euskara eta euskal kulturarekin lotutako jarduerak: jolasak, tailerrak, kantuak, kirolak…

Egonaldiak

Hasierara itzuli