Udaleku ibiltaria

Uztailean astebetez Bidasoa ibaian gora garatzen den egitasmoa da. Mendiaz eta naturaz gozatuz, inguruko errealitate historikoaren ezagutza lantzea da proiektu honen helburu nagusia.

Bidasoa ibaia iparraldearen eta hegoaldearen arteko mugatzat ikusi den arren, Bidasoa bailarako herritarrek eta Pirinioko beste aldekoek harreman estua dute, egun ere. Irunen hasi eta Amaiurren bukatuko den udaleku ibiltari honek ikasleei Euskal Herriko txoko honetako ezaugarriak ezagutzeko aukera emango die: Kontrabandisten historia, ganadu trukaketa, “Comète” sarea, Amaiurreko gaztelua …  Mendizaletasuna, ezagutza berriak, adiskide berriak … naturan gozatuz!

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Euskara jolasarekin, ondo pasatzearekin lotuz, erabileran eragitea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdi autonomoa izan dezaten heztea.
  • Aisialdian ondo pasatuz mendizaletasunera hurbiltzea.
  • Euskara eremu ludikora gerturatuz, aisialdian erabili dezaten, erabileran eragitea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Bortziriak, Malerreka eta Baztango inguruak, pertsonak eta adierazpen kulturalak bizitzea.
  • Bortziriak, Malerreka eta Baztango pasarte historikoen ezagutza lantzea.                                                                                                                                                                ​

JARDUERAK 

Herriz herri mendi txangoak herri bakoitzak dituen ezaugarrien azalpenekin. Joku eta jarduera desberdinen bitartez, orientazioa, mapen interpretazioa, inguruko pasarte historikoen azalpenak …

 

*Taula hau gutxi gora beherako eredu bat da, ez da aurtengo behin betiko programazioa.

Matrikulazio data: 
2018, Martxoa 1-tik 2018, Maiatza 11-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
330 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
365 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2018/07/15-tik 2018/07/21-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

Irun

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Gaur atseden eguna izan dugu, Irrisarri Land-en. Hala ere jardueraz beteta egon da gure eguna! Goizean arbolismoa egiten eta tirolinetan ibili gara. Hasieran batzuk beldurtuta egon gara, baina berehala animatu gara eta izugarri gozatu dugu!

Laugarren egun honetan mendi igoera egin dugu. Mendaur mendira igo gara, hemendik oso gertu dago. Hasieran bero handia egingo zuela iragarrita zegoen, eta, horregatik ondo prestatu gara igoera egiteko: ur sarri, biserak, eguzkitako krema...

Hirugarren eguna da eta bidean aurrera jarraitzen dugu.

Gaur eguraldi ederra izan dugu eta ibilaldia ere ederra izan da. Goizeko 10etan Lesakako Ikastolatik abiatu gara eta Igantziraino heldu gara. Itzela bertako frontoia! Ondo baino hobeto aprobetxatu dugu!

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik