ROBOTIKA UDALEKU IREKIA

Bost eguneko iraupena izango duen udaleku irekia da. Goizero, norberak bere ikastoan jolas eta praktika desberdinak erabiliz robotikaren munduan murgiltzeko auker aizango du.

Helburuak:

  •  Robotikaren arloan trebatzea eta bitarteko hauekin, opor garaiaz gozatzea.
  • Pentsamendu konputazionala garatzea.
  • Teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera berritzaileak ahalbidetzea. 
  • Teknologia berrietako eredu eta praktikak ikuspegi parekide batetik lantzea.

Jarduerak

 

Robotika tailerra

  • Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Hardwarearekin lanean hasi. Gamepad pertsonalizatuak sortu.
  • Robot sinpleak sortuz oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak  landu.
  • Talde bakoitzak bere robota muntatu, egokitu eta programatu.
  • Roboten arteko obstakulu lasterketa txapelketa.
  • Proiektuaren aurkezpena.

Ordutegia

Goizeko 9.00etatik 13.00etara.

(Ikastolak horrela eskatuez gero, zaintza zerbitzua egongo da 8.30etatik aurrera)

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak.

Izen ematea

Ikastolan.

Informazioa zabalagoa izen emateaz, telefono honetan: 943-369 637

Datak

Ekainaren 24tik 28ra

Non

Norbere ikastolan (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea)

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

Nor bere ikastolan.

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Bost egun iraun dute Robotika eta Programazio Udaleku irekiek, goizeko ordutegian.

Gipuzkoa eta Nafarroako ikastola desberdinetatik etorritako hamar ikasle izan ditugu gurekin, egunez egun. Gaiaren inguruan zuten ezagutza maila nahiko antzekoa izan da eta horrek taldean erraz moldatzea ekarri du.

LH5 eta LH6. mailetako ikasleetzat, programazioa eta robotikaren inguruko udaleku irekiak ditugu. Uztailaren 26tik 30era Donostiako Tabakalera egoitzan. 

ANIMATU ETA IZENA EMAN.

Hemen duzue informazio gehiago

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik