egonaldia

ESKI EGONALDIAK, Zatoz Gurekin Eskiatzera!

Negua iristear da eta honekin batera eskutik helduta eski egonaldiak datoz guregana. Urtero bezela  Urtarriletik Martxora bitarte eski irteerak izango ditugu parte hartu nahi duten Ikastola guztientzat. Izen ematea irekita dago, parte hartu nahi duzu? Hauxe da gure eskaintzaren laburpena:

     Ipar eskia belaguan (Urtarrila, Otsaila eta Martxoa)

Bilbo Bizi 2017

Kaixo Lagunak!

Beste urte betez, Bilbo Bizi egonaldia antolatu du Ikastolen Elkarteak. Xalbador Kolegioko ikasleek aste betez Bilbo eta Bizkaiko ingurune desberdinak ezagutzeko aukera izan dute, ingeles jatorrizko hiztunen laguntzaz gozatuz eta ekintza desberdinetan parte hartuz. Besteak beste, Bilboko Zazpi Kaleak, Arte Eder Museoa eta Alhondegia ezagutu dituzte, eta Bizkaian Santimamiñeko Kobetara, Bizkaiko Zubira, eta Omako Basora txangoak antolatu ditugu.

Egonaldia laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera duzue.

Mila esker eta datorren urterarte!

RSS - egonaldia-era harpidetu