SURF UDALEKUA

Astebetez Zarautzeko Igerain Aterpetxeko Etxe Txikian garatuko den Surf egonaldia da. Kirol jarduera erakargarri honen bidez eta honi lotutako hainbat jardueren bidez, gazte jendea elkartu eta erdal munduarekin lotzen dugun jarduera bat gazte hizkera eta kale hizkera batekin lotu nahi dira.

HELBURUAK

  • - Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • - Itsasoak eta surfak norberarengan duen eragina bizitzea eta honetaz kontziente izatea
  • - Itsasoan eta surfean ondo pasatuz aisialdi eredu berrietara hurbiltzea.
  • - Euskara eremu ludikora gerturatuz, aisialdian erabili dezaten, erabileran eragitea.
  • - Gazte taldeari euskarazko erreferenteak eskaintzea, surf munduko pertsona erreferenteak.
  • - Egoera ludikoen bidez, aurre-aurreko komunikazioa indartzea
  • - Zarautzen itsasoak eta surfak, pertsonetan, pertsonen arteko harremanean eta adierazpen kulturaletan izan duen eragina sentitzea.
  • - Zarautzeko egoera soziolinguistikoa sentituz eta norberak berearekin konparatuz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea.

JARDUERAK

Surf eskolak (praktiko eta teorikoa), surf munduarekin lotutako jarduerak (skate, stretching, yoga, oreka ariketak, material tailerrak…) eta udaldiko jarduerak uztartuko dira (txangoak, tailerrak, kirolak…).

Egonaldiak

Hasierara itzuli