Surf udalekua 10-14 urte

Astebetez Sopelan  garatuko den Surf egonaldia da. Kirol jarduera erakargarri honen bidez eta honi lotutako hainbat jardueren bidez, gazte jendea elkartu eta erdal munduarekin lotzen dugun jarduera bat gazte hizkera eta kale hizkera batekin lotu nahi dira.

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Itsasoak eta surfak norberarengan duen eragina bizitzea eta honetaz kontziente izatea
  • Itsasoan eta surfean ondo pasatuz aisialdi eredu berrietara hurbiltzea.
  • Euskara eremu ludikora gerturatuz, aisialdian erabili dezaten, erabileran eragitea.
  • Gazte taldeari euskarazko erreferenteak eskaintzea, surf munduko pertsona erreferenteak.
  • Egoera ludikoen bidez, aurre-aurreko komunikazioa indartzea
  • Sopelan itsasoak eta surfak, pertsonetan, pertsonen arteko harremanean eta adierazpen kulturaletan izan duen eragina sentitzea.
  • Sopelako egoera soziolinguistikoa sentituz eta norberak berearekin konparatuz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea.

JARDUERAK

Surf eskolak, surf munduarekin lotutako jarduerak,  oreka ariketak... eta udan eguraldi onak ematen dituen aukerak aprobetxatuz, txangoak, tailerrak, jolasak… egingo ditugu.

     

  

  

IZEN EMATEA

Epea martxoatren 2an irekiko da eta maiatzaren 8an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak ordainketa dataren arabera egingo dira, beti ere ikastola federatuetako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 5a arte; data honetatik aurrera izen ematea guztiontzat zabalduko da. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.

     

 

Matrikulazio data: 
2020, Martxoa 2-tik 2020, Maiatza 3-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
400 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
435 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2020/06/21-tik 2020/06/27-ra
2020/06/28-tik 2020/07/04-ra
2020/07/05-tik 2020/07/11-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

ANDER DEUNA IKASTOLA

Galtzarriñe kalea, z/g
48600 SOPELA
Ander Deuna Ikastola

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Kaixo denoi! Jada surfero bikainak bihurtu gada udalekuetan. Orain gure teknika hobetzeko saioetan gabiltza eta biharko azken saioan dena emango dugu. Oso gustura gaude eta bukatzeko pena hadiz.

Sopelako bigarren txandako surfistak jada gogo biziz ikasten ari gara. Oso gustura gaude eta jada lehen klaseak izan ditugu skatearekin eta surfarekin. Gehiagorako gogoz gaude!! Argazkiak gustatuko zaizkizuela espero dugu!

Gure abentura azken txanpan sartu da. Surfean jada artista hutsak gara. Skatean ere nahiko trebeak garela esango dugu baina bihar ere bi jarduera hauek hobetzeko azken eguna dugu. Guazen gozatzera!