Euskararen olatua surfeatu

 

NOIZ: (3 egunetako egonaldia/2 gau)

  • 2016ko udaberrian.

  • HARTZAILEAK:

Hegoaldean Iparraldean
LHko 5. eta 6. mailak Lehen Mailako 5 urteak
DBH eta Batxilergoko mailak Kolegioa eta Lizeoko mailak

HELBURUAK

Aisialdi taldeak antolatzen dituen egonaldietako helburu orokorrez gain, honakoak lituzke berezi egonaldi honek:

  • Surf kultura: Itsasoak, surfak eta kultura honen parte diren bestelako jarduerak norberarengan, besteekiko harremanean eta adierazpen kulturaletan duen eragina ezagutarazi.

  • Euskara ikasgelatik kanpora, eguneroko bizitzara, gazteen gustuko ekintzetara eta euren arteko harremanetara ateratzea. Kirol diziplina honen erreferente gehienak erdaretan jasotzen diren arren, euskaratik sortu eta bizi daitekeela erakutsiko da.

  • Hezkidetza kirol jardueretan: Neska eta mutilak bereizketarik gabe jarduera fisikoa ohitura egoki bezala lantzea ( ohitura egokiak landu).

  • Jarduera fisiko ez konpetitiboa sustatu: surfa natura eta lagunekin konpartitzeko jarduera da.

  • Inguruaren zaintza eta ekologia: Ekintza ludikoen bitartez inguruarekin kontaktuan jarri eta hau errespetatu eta zaintzen ikastea (hondartzen zein itsasoen zaintza). Birziklapena eta eredu ez kontsumista “ egin ezazu zuk zeuk” kontzeptuan sakontzea.

EDUKIAK:

  • Surf saioak.

  • Surf saioez gain, honekin zerikusia duten jarduerak modu ludiko eta parte hartzailean burutuko dira: skate,slackline,oreka ariketak…

  • Gaubela tematikoak.

IZEN EMATEA:

  • Eskaera egiteko nahikoa da mezu elektroniko bat idaztea azpiko helbideetara, honakoa zehaztuz: ikasle taldearen adina, kopurua eta aukeratutako datak.

  • BALIABIDE MATERIALAK: Ikastolen Elkarteak jarriko ditu egonaldi honetan beharrezkoak izan daitezkeen material galkor eta ez galkor guztia. Halaber, surf jarduerak eta honekin lotutako jarduerak garatzekoak ere: surf taulak, jantziak…

ZENBATEKOA:

  • 100€ ikasle bakoitzeko (2 irakasle doan).

KUDEAKETA ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO KONTAKTUAK:

  • Telefonoa: (+34) 943-369637

Helbide elektronikoa: aisialdia@ehi.ikastola.eus

ELKARLANA: 

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

Zarauzko Igerain aterpetxean (Gipuzkoa)

zarautz

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Oraindik ez dago albisterik

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik