Iparralde eta hegoaldeko ikastolen arteko topaketak

NOIZ: (3 eguneko egonaldia/2 gau)

  • Martxoak 7-9
  • Martxoak 9-11
  • Martxoak 14-16
  • Martxoak 16-18

HARTZAILEAK:

Hegoaldean Iparraldean
LHko 3-4-5-6 mailak Lehen Mailako 3-4-5 urteak
DBHko 1-2-3 mailak Kolegikoko seigarren, bostgarren eta laugarrena

HELBURUAK:
Aisialdi taldeak antolatzen dituen egonaldietako helburu orokorrez gain, honakoak lituzke berezi egonaldi honek:

  • Lurraldetasuna: Mugaz gaindiko egonaldiok Euskal Herriko mapa alderik alde ezagutzeko aukera emango dute eta ikasleen arteko harremanak sendotzea.

 

  • Euskara: Ikasleen harremanak euskarak bermatuko dira, Zuberoako euskalkia, zein ikasleen jatorrien araberako euskalkiak ezagutzeko aukera izango da.

 

  • Euskal kultura: Zuberoako eta orokorrean Euskal Herriko kulturaren transmisioa sustatuko da.

 

  • Lurraldearen garapena: Burutuko den ekimen oro bertako eragileekin elkarlanean izango dira, horrek sortzaile, komertzio, turismoko gune… desberdinen garapenean bultzada txiki bat ekar lezake.
  • Lurraldeen arteko zubiak: Hegoaldeko eta iparraldeko errealitateak ezagutuz, lurralde horiek elkarrengandik hurbilago egotea lor daiteke. Iparraldeko eta hegoaldeko ikasleen arteko zubiak eraikitzea da helburua.

EDUKIAK:

Gozamen iturri izango den jolasaren bidez, elkar-ezagutza, euskara, euskal kultura eta lurraldearen garapenean sakonduko dute horiek lantzeko prestaturiko ekintzekin: Mauleko gaztelua eta kokapen historikoa, ateraldiak, “kaierak” sortu, elkar-ezagutza dinamikak, sinonimoen zuhaitza…

IZEN EMATEA:

  • Eskaera egiteko nahikoa da mezu elektroniko bat idaztea azpiko helbideetara, honakoa zehaztuz: ikasle taldearen adina, kopurua eta aukeratutako datak.

**Izen emateak ez du bermatzen egonaldian tokia izatea. Kontuan hartu, ikastola kopuruaren desorekak (ipar-hego) topaketa bideratzeko zailtasunak ekar ditzakeela.

ZENBATEKOA:

  • 100€ ikasle bakoitzeko (2 irakasle doan).

KUDEAKETA ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO KONTAKTUAK:

AKITANIA-EUSKADI EUROESKUALDEko diru laguntza jaso du egitasmo honek:

 

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

Irabarnen (Zuberoa)

Libarrenx

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Oraindik ez dago albisterik

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik