Bertso Idatziak Online

Online egin ditugu Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoan udaberrian egin gabe geratu ziren saioak, egoerak ez baitu oraindik ere presentzialki egiten uzten.

 

Bidalketak egiteko epea amaituta, 250 lan inguru entregatu dira. Bost eskualdetako ikasleak egon dira deituta bertsoak idaztera, Debabarrena, Goierri, Urola, Urola Kosta eta Buruntzaldea-Donostialdea.

Ikastolen Elkartetik eskertzekoa da ikastoletan, ikastetxeetan eta bertso eskoletan irakasleek eta arduradunek egin duten ahalegina, egoera honetan, bestela ere nahikoa zeregin izanda, saiatu direlako ikasleak bertsoak idatzi eta bidaltzera bideratzen.

Idatzitako bertsoak eta koplak epaileen eskuetan dira dagoeneko, eta laster jakingo dugu saridunak nortzuk diren. Jaiotza urtearen araberako lau mailatan hartu dute parte ikasleek: 2010-2011n jaioak izan dira gazteenak, gero 2009-2008an jaioak, 2007-1006an jaioak hirugarren adin tartea, eta hortik gora batxilerrera artekoak, hau da, 2005, 2004, 2003 eta 2002an jaioak.