PULUNPA FORMAZIOA

Dena prest datorren astean Euskal Herriko Ikastola ezberdinetan Pulunpa martxan jartzeko.

Aurreko ostiralean, Irailak 11, Pulunpa egitasmoan egongo diren hezitzaileekin formazio saioa burutu genuen Durangoko Ibaizabal Ikastolan. Gurekin urte luzez elkarlanean dabiltzan formatzaile hauek atal teorikoa zein praktikoa jaso zituzten, proiektuaren helburuak eta zeharkako lerroak bereganatu zituztelarik.

Euskara eta Euskal kultura ardatz dituen proiektu hau berrituta dator ikasturte honetan, ludikotasunaren bitartez euskararekiko atxikimentua sustatzea helburu duelarik. 

Bederatzi Ikastola eta 17 talde dira aurten Pulunpan parte hartuko dutenak: Urretxu-Zumarraga (3 talde), Iñigo Aritza (talde bakarra), Zangoza (talde bakarra), Urretxindorra (2 talde) Itxaropena (2 talde), Zornotzako Andramari (2 talde), Eleizalde (2 talde), Jaso (2 talde) eta Ander Deuna (2 talde).

Gogotsu eta ilusioz beteta ekingo diogu egitasmoari datorren astean Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

HARIA EZ DADILA ETEN!!