Begirale ikastaroa 2020-21

Aurten ere, begirale ikastaroa martxan jarriko dugu.

Irailean ikastoletan egingo ditugu aurkezpenak,  ikastaroari buruzko argibideak emateko. Batxi 1 eta Batxi 2ko ikaslea bazara, ikastaroa egin ahal izango duzu. Aisiolako lankideak pasatuko dira ikastolatik, aurrez aurre ikastaroari buruzko egutegia, ordutegia… eta intereseko datu guztien berri emateko.

Ikastaroak 150 ordu teoriko ditu (3 modulutan banatuta) eta 160 ordu praktiko. Ikastaroa ikasturte bakarrean edo bitan egin daiteke, aukeran. Normalean ostiral arratsaldeak eta larunbat goizetan burutzen da.

Covid19ak eraginda kontingentzia planak diseinatu eta inplementatu ditugu ikastoletan, ikastaro hauek baldintza seguruetan eskaini ahal izateko.

Edozein argibide edo zalantza argitzeko deitu 94 435 43 40 telefonora edo idatzi aisiola@ikastola.eus helbidera.