PULUNPA PREST

Egoera berezi honetan, ikasturte hasierarekin batera Ikastolen Elkartearen Pulunpa egitasmoa ere prest dago jada. Udako oporraldiaren ostean landu beharreko ildoak anitzak izango dira, eta horien artean kokatzen da Pulunpa, ikasleen behar linguistikoak eta emozionalak elkarrekintzan jorratzeko asmoarekin. 

Aurreko ikasturteko esperientzia oinarritzat hartuz, moldaketa batzuen ondoren, programa pedagogiko berritua izango dute esku artean ikastolek. Irail bukaeran egingo diren murgiltze asteez gain, aurten ikasturtean zehar ere jarraipena izango du proiektuak, oporraldiak baino lehen beste egun batez Pulunpan murgilduz (Abenduan, Martxoan eta Ekainean). Indarrean dauden segurtasun arau zein protokoloak errespetatuz, Euskerak eta Euskal Kulturak bere ibilbidea egin behar du, oztopoak oztopo. 

10 Ikastolek eta 19 taldek parte hartuko dute guztira aurtengo egitasmoan: Urretxu-Zumarraga (3 talde), Iñigo Aritza (talde bakarra), Zangoza (talde bakarra), Eguzkibegi (2 talde), Urretxindorra (2 talde) Itxaropena (2 talde), Zornotzako Andramari (2 talde), Eleizalde (2 talde), Jaso (2 talde) eta Ander Deuna (2 talde).

Ikastola batzuk Irailaren 21ean jarriko dira martxan, beste batzuk aldiz Irailaren 28an, ludikotasunez, emozioz, eta harremanez beteriko asteak izanik. 

Ostiral honetan, Irailak 11, Durangoko Ibaizabal Ikastolan egongo gara hezitzaile guztiekin, formazio saioa batean proiektuaren nondik norakoak lantzeko asmoz.

Dena prest beraz ibilbide honekin jarraitzeko! Gure nortasuna ez dadila gelditu!