Robotika - Uda 2020

OINARRIZKO INFORMAZIOA

Ikastolen Elkarteak aisialdirako duen eskaintzan berriena den egitasmoa da ROBOTIKA udalekua. Neguko oporraldian burututako ROBOTIKA saioen esperientzia arrakastatsuak nahitaezkoa egin du udarako aisialdi eskaintzan ere egotea.

Programa Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat prestaturik dago. Ekainaren 29 tik uztailaren 3ra izango da. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arte izango da.

ROBOTIKA PANDEAMIAREN TESTUINGURUAN

Egoera orokorrak ohiko jarduna baldintztu arren Ikastolen Elkarteak urtero uda sasien egin ohi duen eskaintza egokitu eta aurrera egitea erabaki du. Izan ere, ikasleek itxialdi luze baten ondoren elkarrekin egotearen premia dutela argi dago. Horretarako parada eskainiko du ROBOTIKA udalekuak.

Egitasmoa gauzatuko da programazioa egokituz egoerak eskazten dituen osasun eta babes neurrietara, horretarako beharrezko diren protokoloak beteko direnaren bermeaz.

HELBURUAK

Hona teknologiarekin gozatzea helburu nagusia duen egitasmo honek dituen xedeen zerrenda:

  • Ongi pasatzea
  • Pentsamendu konputazionala garatzea
  • Teknologia berrik euskaraz bizitzeko aukera ematea
  • Teknologia berrien bidez, sormena sustatzea
  • Interes bereko gazteen arteko komunikazioan eragitea
  • Programazio eta robotikaren mundua ezagutzea

JARDUERAK

Finkaturiko helburuak erdiesteko prograazioak barnabiltzen dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu
  • Hardwarearekin lan egin
  • Taldean proektu bat garatu. (Poriektua gazteek aukeratuko dute)
  • Dronak gidatu
  • Proiektuen aurkezpena egin

IIZEN EMATEA ETA PREZIOA

Maiatzaren 15etik ekainaren 12ra izango da. Ikastolan bertan egin behar da. Asteka egiteko aukera egongo da.

Udalekuaren prezioa 125 € /asteko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Gehiago jakiteko ikastolan galdetu edo 688 811 154 telefono zenbakira deitu.