Enjoy English 2020

Oinarrizko informazioa

Enjoy English programa Ikastolen Elkarteak aisialdirako duen eskaintzaren barruan kokatzen den egitasmoa da. Udaleku irekiaren formatua duen programa izanda, goizez burutzen da ikastolan bertan, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30ak arte, eta 5 eta 11 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

Maila hauetako ikasleei zuzendurik dago Enjoy English egitasmoa:

Enjoy English Pandemiaren testuinguruan

Egoera orokorrak baldintzaturik baina 2020ean ere udalekua gauzatzeko asmoa irmoa da, argi dago eta, bizitako itxialdi luzearen ondorren, haurrek behar dutena Enjoi English bezalako aisialdi eskaintza dela. Dinamikoa, ludikotasuna oinarri hartuta hizkuntza trebetasunak jorratzen dituena.

Pandemiak ezinezkoa egingo du gurean ohikoa den jatorrizko igeles hiztuneekin udalekua egin ahal izatea. Ondorioz, Euskal Herrikoak diren ingeles hiztunekin egingo da udalekua.

Bestalde, egoerak eskazten dituen osasun eta babes neurrietara egokituz gauzatuko da programazioa, horretarako beharrezko diren protokoloak beteko direnaren bermeaz.

Etengabe programa berritzen

Ikastoletan hizkuntza proiektuak sortutako beharrizanei ganoraz erantzuteko antolatzen dugun udako programa honetan, ondo ezagutzen ditugu arrakastarako faktoreak. Berez, hainbat urte pasatu eta gero zenbait ikastoletako hezkuntza proiektuetan egonkortuta izatea kalitatearen adierazle esanguratsua da guretzako. Urtero, aurreko ikasturtean garatutako udalekuaren analisi sakona egiten dugu, honen ondoren konponbideak lortzeko alternatiba berriak martxan jarri eta ekintza hauen ebaluazioa egiten dugu.

Programa didaktiko propioa duen udalekua da hau, eta antzerki, ipuin, eskulan, show eta jolas dibertigarri eta partehartzaileen bitartez ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea du helburu, jolas dinamikaren bitartez aurrez aurreko komunikazioan eragitea.

Enjoy English: beharretara egokituz

Jakina da ikastola eta familia bakoitzak ezaugarri eta beraz, behar desberdinak dituela. Horregatik, eta Enjoy Englishek eskaintzen duen markoaren barruan, ikastolek eta familiek egiten dizkiguten eskaera guztiak banan-banan aztertuko ditugu, gure aisialdiko eskaintza ikastolen eta familien beharrizanetara ahalik eta gehien hurbiltzeko.

Helburuak

Hona 2020rako Enjoy English egitasmoak finkaturik dituen helburuak:

Helburu orokorra

Astean proiektu bat landuz, haurrak taldean eta era ludiko batean, ingelesez aritzea. Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmateriala erabiliko da.

Helburu pedagogikoak

  • Ingeleseko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.
  • Ingelesa bizitzako egoera errealetan erabiltzea.
  • Programak oinarrizko konpetentziak ere landuko ditu: elkarbizitza, elkarlana, ekimena, hausnarketa…

Izen ematea eta prezioa

Maiatzaren 15etik ekainaren 12ra izango da. Ikastolan bertan egin behar da. Asteka egiteko aukera egongo da.

Udalekuaren prezioa 80 €/asteko da. (2. astetik aurrera, 70 €/asteko)