ENJOY ENGLISH UDALEKUAK.

ENJOY ENGLISH, Udako Aisialdi eskaintza 2020.

Izen-ematea egiteko aukera dago jada udara honetarako prest dugun ENJOY ENGLISH udalekuan. Ez galdu denborarik, eman izena ekainaren 12a baino lehen.

Udalekua Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendua dago. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 30ean amaituko da. Haurrek hilabetez, beraien aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute,  ingelesa landuz. ENJOY ENGLISHen eskaintza eguneratu dugu. Egun bizi dugun testuingurura egokitu da programa, arrakastatsua izan ohi den eskaintza egoera berezi honetan ere gauzatu ahal izateko.

Animatu eta eman izena ekainaren 12aren aurretik.

Informazio gehiagorako galdetu ikastolan, deitu 688 811 154 zenbakira edo jo www.aisialdia.eus helbidera.