BIZI EMOZIOAK EUSKARAZ. PULUNPA PREST DA JADA!

Mundua aztoratu duen pandemiak baldintzatuko du ikasturtearen amaiera. Ikastolen Elkartea egungo egoera konplexua kudeatzeaz gain,  etorkizun hurbileko ildoak lantzen ari da.  Ez dira gutxi  izango irailean ekingo zaion ikasturte berrian jorratu beharrekoak. Tartean, itxialdiak eragindakoari aurre egin beharko zaio. Bide horretatik, PULUNPA egitasmoak  ikasleen behar linguistikoak eta emozionalak elkarrekintzan jorratuko ditu.  Proiektua baliatu duten ikastolen balorazioak eta iradokizunak jaso ostean,  programa pedagogiko berritua esku artean izango duzue  PULUNPA 2020-2021 ikasturtean.  

Helburua

Ikasleak euskararen, euskal kulturaren eta euskalgintzaren unibertsoan murgiltzea. Euren herriko hizkuntza eta kulturara atxikimendua indartzea. Pulunparen programaren funtsa da ikasleak emozio eta sentipenen bidez euskararekin konektatzea, egoerak eskainiz haien arteko harremana euskaraz izateko.

Datak

2020-2021 ikasturtean egitasmoak iraupen luzeagoa izango du. Alta, irailean egin ohi diren 4 orduko 5 saioei,  abenduan naiz martxoan izango diren 4 orduko saio bana eta ekainean egingo den 5 orduko azken saioa gehitu zaizkie.

Irailean: 21etik 25era edo 28tik urriaren 2ra.

Abenduan: 2an edo 3an.

Martxoan: 25ean edo 26an.

Ekainean: 10ean edo 11n.

Izen-ematea

Ikastolek izena emateko epea maiatzaren 30era bitartekoa da.

 

Euskara, euskaraz sentitu! Ez dago aitzakiarik PULUNPA 2020-2021 PREST DA JADA!