AZKEN BERRIAK:UDAKO AISIALDI ESKAINTZA 2020

Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeak 2020ko udalekuen eskaintza egokitu du. Covid-19 pandemiak sortutako egoerak gure udaleku eskaintzaren inguruan hausnarketa egitera eta hauek bir pentsatzera eraman gaitu. Udaleku itxiak eta Atzerriko Egonaldiak gauzatzeko aurreikusten dugun ezintasun edota zailtasunengatik, hauek bertan behera uztea erabaki du Ikastolen Elkarteak. 

 

Hala ere, udalekuak inoiz baino beharrezkoagoak direla uste dugu, eta horregatik Ikastolen Elkarteak uztailera begira udaleku irekiak antolatzeko asmoa du, tokian tokiko ikastoletan eta beti ere osasun baldintza seguruetan egingo ditugula jakinda. Enjoy English, Eman Hegoak: uda irekiaren lekuak eta Robotika  HH eta LH-ko ikasleentzat antolatuko dira.

 

Noiz?   Ekainaren 29tik uztailaren 30era burutuko dira Enjoy English eta Eman Hegoak. Robotika, ekainaren 29tik uztailaren 3ra antolatuko da.

 

Non? Ikastolan bertan antolatuko dira. Galdetu zure herriko ikastolan, eskaintza irekitzeko asmoa duen.

 

Izen ematea: Maiatzaren 15etik ekainaren 12ra izango da. Ikastolan bertan egin behar da. Asteka egiteko aukera egongo da.

 

Prezioak:

 

Enjoy English:

80 €/asteko. (2. astetik aurrera, 70 €/asteko)

Eman Hegoak:

55 €/asteko

Robotika:

125 €/asteko

 

 

Honi buruzko informazio gehiago www.aisialdia.eus atarian edo aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera idatzita eskuratu dezakezu.

 

Animatu eta eman izena!

 

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure eskaintza aintzat hartzeagatik.

   

Oharra:

Udaleku itxietan izena eman duzuenok lasai egon. Datozen egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, diru itzulketa nola egingo dugun azaltzeko.

Bestetik, udaleku irekiak antolatzea ezinezkoa balitz osasun baldintzak horretarako aukerarik ematen ez dutelako, izena eman duzuenoi dirua itzuliko dizuegu.

Fitxategia: