OHAR GARRANTZITSUA: UDALEKUAK ETA KORONABIRUSA

Koronabirusaren zabalkundearen ondorioz, Euskal Herri osoan ez-ohiko neurriak hartu behar izan dira. Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeak ere neurri bereziak hartu ditu eta gauzatzen dituen zenbait egitasmoetan aldaketak egin behar izan ditu.

Hala ere, uztailean antolatzen dituen udalekuen izen-ematea zabalik jarraitzen du. Izen-ematea burutzeko bitartekoak ohikoak izaten jarraituko dute (on-line: https://www.aisialdia.eus/izen-ematea edo posta arrunta: webgunetik matrikula fitxa jetsi eta Euskal Herriko Ikastolak EHI (Aisialdia) Errotazar bidea 126, 20018 Donostia helbidera bidaliz).

Informazio gehiago behar izanez gero,  aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera idatzi edo 688 811 154 telefonora deitu dezakezue.

Koronabirusa zabaltzen jarraitzen bada eta horren ondorioz Ikastolen Elkarteak udalekuak bertan behera uztea erabakiko balu, matrikula egiterakoan ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue.

ANIMATU ETA UDALEKUETAN IZENA EMAN!