PULUNPA!

Ikasturte hasierarekin batera programa berri bati ekin diogu hainbat ikastoletan: PULUNPA!

Murgiltze astearen bilakaerarekin batera bertatik ateratako hausnarketa, ebaluazio, eta aipamenak aintzat hartuta sortutako proiektua da PULUNPA!.

Programazio honetan, parte-hartzea eta ludikotasuna dira protagonista. Hala ere, murgiltzetik haratago joan nahi duen planteamendu bat da; murgildu bakarrik ez, euskararen uretan igeri egin eta disfrutatzea. Euskara oinarri hartuta zeharkakotasunez; parekidetasuna, ludikotasuna, adimen emozionala, etnoludikotasuna, harremanak, sexualitatea, eta sormena lantzen dituena. Gune inklusibo batean, guztiena eta guztientzako.

Euskal Herria eta euskara erdigunean, bere osotasunean, guztiok nahi dugun gizarte mota eraikitzeko proiektu pedagogiko integrala da. DBH 1ko ikasleak, euskaran, euskaraz murgiltzetik, baloreetan busti eta beste batzuk murgiltzeko ardura hartzea planteaten duena. 

8 dira ikasturte hasieran parte hartuko duten ikastolak: Jaso, Iñigo Aritza, Aresketa, Zubi Zaharra, Urretxindorra, Betiko, Ander Deuna eta Eleizalde.

Gaur, dinamizatzaile egongo diren hezitzaileak, Ikastolen Etxean antolatu den formazio saioan parte hartu dute.

Dena prest da Euskararen Murgiltze Asteari ekiteko!