LABARKA 3.TXANDA: Azken txanpa

Kaixo berriz ere!! 

Zer moduz zaudete? Gu primeran gabiltza Lapueblatik. Ekintza ugari egin ditugu eta gauza asko dauzkagu kontatzeko. 

Asteartean, Pobedan egon ginen eguna pasatzen. Ebro ibaia ondoan dagoen txoko polit bat da eta bertan, kayak egiteko aukera izan genuen. 

Asteazkenean, Korrika heldu zen herrira. Udaletxean amaiera izan zuen honek eta dantza eta dentza ibili ginen ospatzeko. Arratsaldea, jolasten eman genuen eta askaria hartzeko pistinara joan ginen. 

Udalekuak amaitzen doaz eta osteguna iritsi zen konturatu gabe, Vianako igerilekuetara joateko eguna. Goizean autobusak hartu eta bertara joan ginen. Txirrista gora, txirrista behera eta uretan blai pasa genuen eguna. 

Beno, guzti honetaz zuek ere disfrutatu ahal izateko, argazkitxo batzuk uzten dizkizuegu hemendik.

 

Ongi izan eta bihar arte!!!

Txanda: