LABARKA: 3. txandaren hasiera

Kaixo guztiei!

Udalekuko azken astera iritsi gara baina dibertsioa ez da eten. 

Igandean elkartu ginen 3. txandako lagunekin Assa ikastolan eta gure sorpresarako, euskal herriko ia txoko guztietako lagunekin topatu ginen. Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde, Nafarroa, Araba... Gora Labarka internazionala! wink

 

Arratsaldea elkar ezagutzeko probestu genuen, bakoitzak bere txokoa prestatu eta disfrutatzera. Astelehenean ordea, herria ezagutzen egon ginen goizean eta arratsaldean eguraldia lagun izanda, igerilekura joan ginen. 

Oso gustora gabiltza eta laister berri gehio izanen dituzue.

 

Ongi izan! 

Txanda: