LABARKA 2.TXANDA. Ongi etorri!

Ongi etorri guztiei!

Udalekuari hasiera eman genion igandean, arratsaldean elkartu giñen Assa ikastolan eta gurasoei agur esan eta gero elkar ezagutzen hasi giñen. Urduritasuna nabaria zen baina denbora pasa ahala, lotsa kendu eta lagun berriak egiteko unea zen.

Logelak ere banatu genituen eta hauek prest utzi lotara joateko ordura iristen zenerako.

Patioko iluntasunaren laguntzarekin, gaubelari ekin genion eta amaitu ostean lotara joateko ordua zen.

Urrengo goizean, indartsu esnatu giñen eta herria ezagutzeko altxorraren bila joan giñen. Eta arratsaldean eguraldia dela eta, ezin izan giñen igerilekura joan, kriston zaparrada egin zuelako. Beraz, zinemaz disfrutatzeko aukera izan genuen.

Bukatzeko gaubela polit bat izan genuen eta hortik lotara, berriz ere indarrak hartu ahal izateko.

 

Momentuz hau izan da guztia, laister berri gehio izanen dituzue. Adi egoon!

Ongi izan!

Txanda: