2. TXANDA

Hasiera eta bukaera data: 
Igandea, 2019, Uztaila 7-tik Larunbata, 2019, Uztaila 13-ra
Ikasleen jaiotze urte muga minimoa (Noiztik): 
2007 urtea
Ikasleen jaiotze urte muga maximoa (Noiz arte): 
2010 urtea

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Kaixo berriz ere!!

Azken txanpara heldu gara!!! Eta gauza asko egin ditugu egun hauetan. Ostegunean, autobusa hartu eta Vianako pistinetara abiatu ginen. Bertan egun ederra pasa genuen, txirristatik gora eta behera, uretara salto egiten eta kontu kontari! Arratsaldean, autobusa hartu eta herriko San Ferminak ospatu genituen: entzierroa, musika....

Kaixo berriz ere!!! 

Bi egun hauetan ederki pasatzen ari gara, asteartean eguraldia ez genuen oso lagun izan baina hala ere, ez zen arazoa izan ekintzak aurrera eramateko. Goizean herri kiroletan ibili giñen eta arratsaldean gure artean harremana sendotzeko jolas desberdinetan.

Gauean goiz joan giñen lotara asteazkenerako indarrak hartzeko.

Ongi etorri guztiei!

Udalekuari hasiera eman genion igandean, arratsaldean elkartu giñen Assa ikastolan eta gurasoei agur esan eta gero elkar ezagutzen hasi giñen. Urduritasuna nabaria zen baina denbora pasa ahala, lotsa kendu eta lagun berriak egiteko unea zen.

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik