Herri Kirolak eta Pilota Euskaraz Bilbon

Aurten ere, Herri Kirolak eta Pilota ardatz izanik, Ikastolen Elkartea Bilboko ikastetxez ikastetxe sustapen saioak ematen ari da.

Egokiak diren euskal jolas eta jokoen bidez, taldearen kohesioa eta ludikotasuna bultzatzea eta Euskararen erabilerako esparru berriak sustatzea helburu duen proiektua eskeintzen diegu Bilboko ikastetxe guztiei.

Sustapen saioak LHko 3.zikloko eta DBH 2. zikloko ikasleei zuzenduta daude, eta hurrenez hurren, Pilota eta Herri Kirolak ezagutarazten eta sustatzen dituen 3 orduko unitate didaktikoak lantzen dira. Azkenik, parte hartutako ikastetxe guztiekin Jaialdia deitutako topaketak antolatzen dira, landutako jolas eta jokoak elkarbanatzeko eta beraien arteko harremana bultzatzeko.

Ikasturte honetan 10 ikastetxek eman dute izena Pilota saioetarako eta beste 13 ikastetxe izango ditugu Herri Kirolak lantzen.

Mila esker proiektu honetan parte hartzen zaudeten guztioi, eta besteok badakizue, datorren ikasturtean animatu egistamo eder honen parte izatera!