Zelan eman dezaket izena BEGIRALE IKASTAROAN?

Begirale Ikastaroan izena emateko epea ixtear dago. Hauek dira eman behar dituzun urratsak ikastaroan apuntatzeko:

 

  Izen ematea WWW.AISIALDIA.EUS atarian burutu daiteke bakarrik.

  Izena ematerakoan, datu eta dokumentazio hauek eskura eduki beharko dituzu:

  • Zure NAN agiriaren kopia.
  • DBHko tituluaren kopia. Eskatu zure ikastolan.
  • Zure argazki bat.
  • Ordainketa egin izanaren agiria.
  • Gizarte Segurantza Zenbakia.

Gogoratu dokumentoak eskaneatuta eduki behar dituzula matrikula burutzerakoan.

Informazio gehiagorako jarri zaitez gurekin harremanetan aisiola@ikastola.eus helbidera idatziz edo 943.44.51.08 telefonora deituta.

Ez galdu aukera eta eman izena!