EMAN IZENA ASISIOLA BEGIRALE ESKOLAN

ZABALIK DAGO AISIOLA BEGIRALE ESKOLAN IZEN-EMATEKO EPEA. EMAN IZENA URRIAREN 8a BAINO LEHEN!

AISIOLA, Ikastolen Elkarteko begirale eskola da eta Aisialdiko begiraleak heztea du helburu.

2000.urtean sortu zen eta urtero 200 begirale inguruk eskuratzen dute Aisiolako titulua. Aisialdiko esperientzian trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean: talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak ...

Ikastaroak 150 orduko atal teorikoa eta 160 orduko atal praktikoa du.

Lortzen den titulazioa SSCB2009-Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizatzailea (Begirale tituloa) Profesionaltasun Ziurtagiria da.

Non egin daiteke ikastaroa?

Bizkaia:

  • Kirikiño ikastola (Bilbo)
  • Urretxindorra ikastola (Bilbo)
  • Asti Leku ikastola (Portugalete)
  • Seber Altube ikastola (Gernika)
  • Ander Deuna ikastola (Sopela)
  • Ibaizabal ikastola (Durango)

Araba:

  • Laudio ikastola (Laudio)

Gipuzkoa:

  • Aita Larramendi ikastola (Andoain)
  • Aranzadi ikastola (Bergara)
  • Oteiza ikastola (Zarautz)
  • Inmakulada (Tolosa)
  • Arizmendi ikastola (Arrasate)
  • San Benito ikastola (Lazkao)
  • Urretxu-Zumarraga ikastola (Urretxu)
  • Orereta ikastola (Orereta)

Nafarroa:

  • Paz de Ziganda ikastola (Atarrabia)

EMAN IZENA www.aisialdia.eus WEBGUNEAN URRIAREN 8a BAINO LEHEN!