UDALEKU IBILTARIA 5.EGUNA

Gaur atseden eguna izan dugu, Irrisarri Land-en. Hala ere jardueraz beteta egon da gure eguna! Goizean arbolismoa egiten eta tirolinetan ibili gara. Hasieran batzuk beldurtuta egon gara, baina berehala animatu gara eta izugarri gozatu dugu!

Gainera gaur zerbait berezia gertatu da: begirale berria daukagu! Maialen etorri da azken bi egunak gurekin pasatzera eta, noski, harrera beroa egin diogu. Arratsaldean parkeko ibilaldietan egon gara eta gero Furor-furor jolasa egin dugu gaubelan.

Txanda: