UDALEKU IBILTARIA 4.EGUNA

Laugarren egun honetan mendi igoera egin dugu. Mendaur mendira igo gara, hemendik oso gertu dago. Hasieran bero handia egingo zuela iragarrita zegoen, eta, horregatik ondo prestatu gara igoera egiteko: ur sarri, biserak, eguzkitako krema... Azkenean eguzkiak ez du horrenbeste berotu, eguraldi epela izan dugu eta gailurrera hurbiltzen gindoazela haizea apur bat ere ibili da.

Arratsaldean Irrisarri Land-era heldu eta ur-jolasetan freskatzeko aprobetxatu dugu. Askaria hartu eta parkeaz gozatu dugu. Afal ostean masaje gaua egin dugu eta guztiz erlajatuta joan gara ohera!

Txanda: