Surf Udalekuak! Uztailak 19

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta bagoaz bukaerara iristen... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Atzoko egun eguzkitsua aprobetxatuz Getariara ibilbidea egin genuen, mahasti artetik joan eta itsasertzetik bueltatu ginen Zarautzera. Primeran pasatu genuen bertako hondartzan bainatzen eta herria bisitatzen!

Gaur goizean surfeatzen ibili gara, baina oraingoan portutik hasi dugu uretarako bidea. Lehendabizi salto mordoa egin dugu mollatik eta gorputza ondo berotu ostean taulak hartu eta olatuak hartzeko unea iritsi da. A ze besoetako nekea hainbeste igeri egin eta gero, baina ze gustora gelditu garen! Arratsaldea skate, hondartza eta jolas artean igaro dugu.

Egun hauetako nekea nabaritzen doa jada... horregatik gauerako... ZINEMA GAUA dugu zain, KRISPETA ETA GUZTI!!!!

Laster arte familia! 

Txanda: