UDALEKU IBILTARIA 3.EGUNA

Hirugarren eguna da eta bidean aurrera jarraitzen dugu.

Gaur eguraldi ederra izan dugu eta ibilaldia ere ederra izan da. Goizeko 10etan Lesakako Ikastolatik abiatu gara eta Igantziraino heldu gara. Itzela bertako frontoia! Ondo baino hobeto aprobetxatu dugu!

Ostean, San Juan Xarreraino joan gara eta paella goxo-goxoa bazkaldu dugu errekatxoaren alboan. Oinak uretan sartu eta freskatzeko ere aprobetxatu dugu. Gero Irrisarri Land-era heldu gara. Tokia izugarria da, denetarik dago! Arratsaldean ur-jolasetan ibili gara, ping-pongean, ibilbideak egin ditugu... seguru gaude egun hauetan lekua gozatu egingo dugula!

Txanda: