Martxan da Baionako Elkarrekilan!!!!!

Gabon elkarrekilan zaleok!!!

Igandean eman genion hasiera aurtengo elkarrekilan ipar -hego topaketen bigarren txandari, eta ekuadorrera heltzera goazen honetan biziki huntsa pasatzen ari garela esan dezakegu. 

Baiona hiri eta bertako pistina bat ezagutu ditugu, zumba klasea izan dugu, "teka", kluedo, olinpiadak...eta beste hainbat jokoetan aritu gara... ez dugu aspertzeko aukerarik izan beraz!

Bihar "Masterchef" lehiaketa egingo dugu egunean zehar, ea zer nolako afaria prestatzen diguten gure chef gazteek!!

Espero dugu orainarte bezain ongi aritzea datozen egunetan.

 

Izango duzue gure berri, 

Izan huntsa!!

 

 

Txanda: