Surf udalekuak hasi ditugu!

Gabon familia! 

Asteartea amaitzear gaude eta nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzagun, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu dagoeneko!  

Hasteko, igandean aurkezpen jolas batzuen ostean, hondartzara hurbildu eta bainu bat hartzera animatu ginen. Ura fresko zegoen, baina denok ausartu ginen sartzera!

Astelehenean surfeatzen hasi ginen eta olatuak ez ziren oso handiak, beraz primeran lehenengo egunerako! Euripean atera ginen uretatik baina arratsalde parterako atertu zuenez oreka jolasak egiteko aprobetxatu genuen, baita skate-arekin ibiltzeko ere! 

Gaur goizean ere gustora aritu gara surfean eta arratsaldean, Gynkana erraldoi baten bidez, Zarautz hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Laster, egunari amaiera emateko, gaubelaren txanda izango da eta malekoira joango gara atzo skate-arekin ikasitakoa praktikan jartzera.

Gustora gabiltza, baina oraindik asko geratzen zaigu disfrutatzeko!!!

Laster izango duzue gure berri gehiago, bitartean zuek ere gozatu!

Ondo ibili!!!

Txanda: