UDALEKU IBILTARIA 2.EGUNA

Euripean igaro dugu bigarren eguna! Goizean esnatu eta dena blai egon da, baina ez diogu beldurrik euriari!

Txubaskeroak jantzi, dena jaso eta, apur bat atertu duenean, Beratik Lesakarantz abiatu gara.

Lesakan Tantirumairu Ikastolan hartu dugu ostatu; ikastola txikia da, baina ederra. ESKERRIK ASKO TANTIRUMAIRU IKASTOLA!!! Arratsaldean taldeak egin ditugu eta talde bakoitzak bere bereizgarria sortu du plastikozko koloretako poltsekin. Mozorroak gauean erabili ditugu, izan ere, Kontrabandista bihurtu gara eta pista batzuk jarraitu behar izan ditugu gure merkantzia topatzeko...

Txanda: