UDALEKU IBILTARIA 1.EGUNA

Martxan gaude dagoeneko. Hasiera eman diogu aurtengo Udaleku Ibiltariari eta Bidasoan gora goaz gure azken helmugaren bila, AMAIUR.

Gaur Irunetik abiatu gara eta  gure lehenengo etapan Bera izan dugu helburu. Bidasoa ibaiaren ertzetik 16 km egin ditugu, eguzkipean eta, egia da, momentu batzuetan luzetxo egin zaigula. Hala ere, atseden hartzeko momentuak izan ditugu, baita gerizpean bazkaltzeko ere.

Arratsalde partean heldu gara Berara, Labiaga ikastolara. Hori izan da gure lehenengo gauerako ostatua, beraz gure esker ona Berako Ikastolari bertan lo egiteko aukera eskaintzeagatik.

Herria ere ezagutzeko aukera izan dugu eta plazan jolasten ibili gara!

Afari goxo baten ondoren, oheratu gara  biharko txangorako indarrak hartzeko asmoz! Bihar Lesakara goaz!

Txanda: