Uztailak 12

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta hau bukaerara iristen dabil... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Atzo hondartzan eman genuen eguna, goizean surfeatzen eta arratsaldean jolas eta erronka berriak probatzen. Gustora ibili ginen hare eta ur artean! 

Gaur Getariara joateko asmoa geneukan, baina goizean euri tantak hasi eta sekulako zaparrada bota duenez (agian atzoko gaubelako kantuek eragina izango zuten...) aterpetxean geratu gara jolasean bazkal ostera arte. Gero portu aldera joan gara eta bertan kukaña eta salto txapelketa ikusten gozatu dugu. A ze txilipurdiak  ikusi ditugun! Eguzkia ere atera da ordurako eta afaltzera bueltatu aurretik Munoan, eguzkipean, jolas egiteko aprobetxatu dugu. Honetaz gain, gaurko "sormen gaubela mixtoa" prestatzeko denbora ere hartu dugu eta ziur gaude sekulako ikuskizunez gozatuko dugula. Gaueko tartetxo horretan pasatzen denaren berri beste egun batean izango duzue.

Laster arte familia! 

Txanda: