ONGI ETORRIAK!

Kaixo familiak!!

Igandean hasiera eman genion Euskara mugara udalekuari. Zuei agur esan eta gero, gure artean ezagutzen hasi giñen ezaguza jolasen bitarez. Ondoren logela eta ohe banaketa egin genuen. Eta konturatu gabe, lehenengo gaubela iritsi zen, eguraldiagatik ikastola barruan egin behar izan genuen baina hala ere, oso ondo pasa genuen jolas desberdinak egiten; Asterix eta Obelix, Baloi errea... 

Astelehenean, herria ezagutzeko aukera izan genuen gymkana baten bitartez eta arratsaldean, denok elkarrekin bizi ahal izateko bete beharreko ohiturei buruz hitz egiten eta antzezten egon giñen. Amaitu genuenean, eguzkia gogor jotzen zuenez pistinara joateko aukera izan genuen. Aurreko eguneko zaparradarekin, oso goxoa zegoen ura!! 

Eta egunari bukaera emateko, begirale galduaren bila jolasean ibili giñen. 

Ederki ari gara pasatzen eta oraindik egun asko geratzen zaizkigu aurretik, beraz gaurkoan hemen agurtzen zaituztegu!

 

Ondo izan!!

Txanda: