GAZTE EGONALDIAK 2018 BIGARREN TXANDA

Kaixo familia! 

Larunbatean eman genion amaiera lehengo txandari. Bertako lagunak agurtu eta hezitzaileak Lekeition geratu ginen bigarren txanda prestatze aldera. Dena den, ez genuen deskantsurako tarte handirik izan, bigarren txandako kideak igande eguerdirako hemen ziren eta! Gu urduri ginen, gazteak urduri zeuden, baina gurasoak are urduriago! A ze kuadrilla!  

Jada hasi gara bideoklipen grabaketekin. Bigarren txandan aukeratutako musika taldeak, Nogen, ETS, Gatibu eta  Xabi Solano bakarlaria izan dira. Eguraldia lagun dugula irudi ezin hobeak grabatzen gabiltza! Attrezzoaren arduradunak, aktoreak, zuzendariak, kamarak,... guztiek dugu zer egitekoa gazte egonaldietan, baina beste mila gauzetan ere bagabiltza, eta honen berri ere izan dezazuen, hemen duzue bigarren txandako lehengo Lekitxo News-a.

Ondo segi eta izan gaizto! 

Gora bihotzak!