Uztailak 5

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta bagoaz bukaerara iristen... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Gaur goizean surfeatzen ibili gara, beste egunetan baino olatu handiagoak izan ditugu gainera eta eguraldia ere aparta izan da. Arratsaldean berriz, euri tantak hasi dira eta horregatik aterpetxean geratu gara sormen eta adierazmen tailerrak eta jolasak egiten. Gaurko "gaubela mixtoa" prestatzeko denbora ere hartu dugu eta ziur gaude sekulako ikuskizunez gozatuko dugula. Gaueko tartetxo horretan pasatzen denaren berri bihar izango duzue.

Bihar arte familia! 

Txanda: