Surf udalekuen hasiera!

Gabon familia! 

Asteartea amaitzear gaude eta nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzagun, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu dagoeneko!  

Hasteko, igandean hondartzara hurbildu eta bainu bat hartzera animatu ginen. Ura fresko zegoen, baina denok ausartu ginen sartzera!

Astelehenean surfeatzen hasi ginen eta Axi Muniain izan genuen monitore, a ze zortea! Gero skate eta oreka jolasak egiteko aprobetxatu genuen arratsaldea eta gauean gaubela aparta prestatu genuen!

Gaur goizean ere gustora aritu gara surfean eta arratsaldean, Gynkana erraldoi baten bidez, Zarautz hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Orain gaubelaren txanda da eta malekoira goaz skate-arekin ibiltzera.

Gustora gabiltza, baina oraindik asko geratzen zaigu disfrutatzeko!!!

Laster izango duzue gure berri gehiago, bitartean zuek ere gozatu!

Ondo ibili!!!

Txanda: