GAZTE EGONALDIAK 2018!

 

Igandean hasi genituen pozez eta irrikaz 2018ko Gazte Egonaldiak. Euritan eman genion hasiera lehengo txandari, nola bestela!? Elkar ezagutu, jolasak egin eta eguzkiari egurra ere egin genion. Dena den, oraingoan ez gara eguraldiaz hitz egitera etorri…

Bi egunetik behin igo behar genituen egonaldiko azken berriak, baina guzti honi intriga gehitzeko asmotan, egun bat gehiago luzatzea erabaki dugu! ( Zenbat bisita egin dizkiozue jada webguneari?! ;-) )

Gu jada hasiak gara bideoklipen grabaketekin, lehengo txandako kantuak aukeratu ditugu, baina tira, izango duzue gure berri!

Gehiago luzatu gabe ondo pasa eta gu baina hobeto ibiltze ahalegindu, kostako zaizue eta!

Hemen lehengo egunetako irudiak! 

Muxu bat Lekitto aldetik!