Ekainak 28

Gabon familiaa! 

Geroz eta gutxiago geratzen zaigu udalekuari agur esateko, baina oraindik topera gabiltza Zarauztik! 

Eguna surf ikastaroarekin hasi dugu, olatu txikiak izan ditugu gaur baina taula gaineko oreka lantzeko primeran etorri zaizkigu. Bazkaldu ostean, Axi bisitan izan dugu aterpetxean eta berarekin solasteko aukera izan dugu, zenbat abentura bizi ditu! Mila esker Axi gurekin zure denbora konpartitzeagatik! 

Arratsaldean jolasten eta larunbaterako sorpesatxo bat prestatzen ibili gara... baina momentuz ez dizuegu ezer gehio kontatuko. 

 

"Babestu eta borrokatu ametsak!" 

Txanda: