ENJOY ENGLISH. IKASMATERIAL ETA PROGRAMAZIO BERRIA!

      Azken hilabeteetan buru belarri ibili gara Enjoy English-eko ikasmateriala eta progaramazioa berritzen.

      Ikastoletako ingeles irakasle eta Ikastolen Elkarteko eleanitzeko eta aisialdiko kide batzuk lan taldea osatu dugu Enjoy English-eko eduki guztia berritzeko. Egun hauetan proiektuei azken pintzeladak ematen gabiltza, aurtengo udan dena prest egon dadin.

      Enjoy English-en programazio berritua proiektuka antolatua dago eta ludikotasunak zentralidadea hartuko du.

      Programazioa eta edukia Ikastolen Elkarteko egungo marko pedagogikoarekin koherentzian dago eta oinarrizko konpetentziak kontuan hartuko ditu:

  • Komunikatzen ikasi.
  • Pentsatzen eta ikasten ikasi.
  • Egiten eta ekiten ikasi.
  • Elkarrekin bizitzen ikasi.
  • Norbera izaten ikasi.

Ingelesa landuz ondo pasatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du Enjoy English-ek, animatu eta izena-eman! 

Informazio gehiago: www.aisialdia.eus/enjoy

 

Txanda: