Piraten inguruko egonaldia Orion

Pasaia Lizeoko ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean daude 5 urteko haurrekin ateraldia burutzen.

Neska mutikoen aurreneko ateraldia izango da gaurkoa. Eta ateraldi hori dinamizatzeko gure hezitzaileak bertan izango ditugu lanean, bi egunez.

Piraten inguruko egonaldia girotuko dute gure bederatzi hezitzaile hauek! Zuek bai artistak!

Ikatz piratak altxor baten bilaketarekin hasi behar dugula eguna azaldu die:

  

Eguraldia ere lagun dugunez, aterpetxearen inguruak baliatuko ditugu aurrez prestatutako ekintzak burutzeko.