Robotika ikastaroak opor egunetan

Oporretan ikastolak zabal zabalik ditugu!

Robotikaz gozatzeko egunak ari dira izaten hauek.

Hainbat ikastolatan robotika, programazioa eta bideo jolasak sortzen ari dira ikasleak. Jolasaren beste dimentsio bat ezagutu dute opor hauetan.

Horretarako, gure hezitzaileek lagundurik, astebeteko ikastaro bat jaso dute ondorengo ikastoletako ikasleek:

- San Nikolas ikastola.

- Assa ikastola.

- Bastida ikastola.

- Kurutziaga ikastola.

- Urretxindorra ikastola.

- Salbatore Mitxelena ikastola.

- Zubi- Zahar ikastola, Ondarroan.

- Iñigo Aritza ikastola.

- RM Azkue ikastola.

Udako oporraldirako ere antzeko ikastaroak eskainiko dira hala eskatzen duten ikastoletan, hemen informazio zabalagoa: klikatu hemen

Itzelezko sormen lan politak ari dira egiten LH 5 eta 6ko ikasleak. Hona hemen ikastaroetako zenbait irudi: