Hezitzaile harrobia hazten

Iruñean, ikasturte honetan, martxan jarri ditugun hezitzaile ikastaroak aipagai Noticias de Navarra egunkarian.

Aisialdia dinamizatzeko euskara hutsezko formazioa ari dira jasotzen 25 ikasle ikasturte honetan, bi taldetan banatuta. Aisialdiko eremua euskalduntzeko urrats garrantzitsua izango da Nafarroan antolatzen ari garen aurreneko promozio hau. Artikuluan irakurri ahal izango duzue aurreneko ikastaro hauen inguruko informazio zabalagoa, baina jakin, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan ere ikastaroak martxan ditugula. Aisialdiko eremuan lanean arituko diren 300 hezitzailegai inguru ditugu egun ikastaroetan. Laister praktika sasoian sartu dira ikasle hauek eta behin tituluak eskuratuta, aisialdian eragin, xaxatu eta gidatzeko prest egongo dira. 

Hona hemen artikulua osorik:

BERTAN KLIK EGIN