Gazte Egonaldiak LEKEITIORA aurten

Lurraldetasuna zaintzen...

Aurten Lekeitiora lekualdatuko dugu egonaldia. Azken urteetan, hainbat tokitan burutu izan ditugu Gazte Egonaldiak. Sorrerako urtea Bernedon eman genuen, ondoren urte luzez, Espejon egon ginen. Eta azken urteetan, Arantzan eta Oiartzunen. Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetatik barrena ibili da gazteen proiektu hau. Iparraldeko hiru lurraldeak geratzen zaizkigu oraindi, erne beraz!

Euskal musika helburu...

Euskal musikaren inguruan gehiago sakondu eta egun, punta puntako musikariak diren horiekin hitzorduak lotuko ditugu astero honako ekintzetarako: musikarien hitzaldiak, kontzertuak...

  

Euskal musikaren ataria den BADOK.EUS aurkeztuko zaie ikasleei. Euskal musikaren inguruko guztiak jasotzeko web ataria eskura jarriko zaie: abesti zerrendak, agenda, elkarrizketak...

Hezitzaile talde gaztea du egitasmo honek, Aisiola Begirale Eskolako hezitzaile berriekin elikatzen doana, urtez urte.

Eman izena, aurtengo lekualdatzeak plazak azkarrago betetzea ekarri baitu, hondartza eta kostaldearen xarmak irabazi du aurten!

Matrikula egiteko, hemen KLIK egin.

Azpian info gehiago:

Azkenik, hemen egonaldia iragartzeko bideo labur bat:

 

 

Txanda: