Mus Egonaldiak Seaskako opor garaian

Gaur hasi dira Kanbon MUS EGONALDIAK.

Seaskako ikastoletako opor garaia da hau, bi astez opor txikiak izango dituztelako. Eta opor horietan, euskarazko aisialdia sustatzeko ekimen desberdinak antolatzen dira, gaurkoan MUS EGONALDIAK hasi dira. Horretarako bertan izan gara ekintzok dinamizatzen. Gurekin batera Ttotte eta Mattin izan dira, proiektuaren sorreratik gurekin dauden bi gizonak, Mus federazioko kideak dira biak. Egunero izango dugu euren bisita, inork baino hobeto ezagutzen dituztelako jokoaren teknikak eta gazteenekin jokoan arituko dira.

Bestetik, programazio aberatsa izango dugu aste osoan, dena edo gehiena Musaren ingurukoa izango da, baina egongo da bestelakorik ere. Ostegunean Mediatekara egingo dugu urteroko bisita eta azken egunean, zelan ez, Zahar Etxera joango gara. Joko honen transmisioa irudikatzeko une aparta izango dugu bertan.