Eski egonaldiak martxan dira

NEGULEKUAK: martxan ditugu eski egonaldiak.

Aurreko astean hasi ginen eski egonaldiekin. Azpeitiko Ikasberri ikastolakoek Aretteko eski estazioan bi egunez eskiatu ahal izan zuten. Gure hezitzaileen eskutik hastapeneko ikastaroak jaso eta eguraldiak lagundu ez zien arren, gora eta behera aritu ziren Eski Alpinoa praktikatzen.

Bestetik, aste honetan Ipar Eskia hautatu dute Galdakaoko Eguzkibegi ikastolakoek. Bestelako eski jarduera bat suposatzen du honek, hemen ez da erremonte edo tele-aulkirik hartzen, zoru horizontzal edo leunago baten gainean irristatuz jarduten dute. Belaguako eski zentroan ibilli dira galdakoztarrak.

Datorren aste eta egunetan ateraldi gehiago izango dira. Oraindik erreserbak egin nahi izanez gero, deitu edo idatzi hona: aisialdia@ehi.ikastola.eus _ 943 36637

Hemen utziko ditugu bateko eta besteko argazkiak:

*Goiko galerian argazki gehiago sartu ditugu.

IKASBERRI.-ARETTEN

    

EGUZKIBEGI-BELAGUAN