Iparralde-hegoaldeko hezitzaile topaketak

Asteburuan iparralde eta hegoaldeko hezitzaileen topaketa izan dugu, Hendaian.

Elkarrekilan Zuberoan/Lapurdin udalekuen sorreretan hasi ginen zazpi lurraldeetako hezitzaileak elkarrekin lanean, orduan izan zen aurreneko aldia iparralde eta hegoaldeko hezitzaileak elkarrekin lanean jarri ginena. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEKO hezitzaileak eta iparraldeko UDA LEKU ELKARTEKO hezitzaileak biltzen gara topaketa hauetan.

Udalekuen antolaketaz gain, urte osoan zehar elkarlanari eusteko, hainbat hezitzaile topaketa antolatu izan dira gai desberdinen inguruan: opor ereduen inguruko hausnarketak, udaleku parte-hartzaileak, hezitzaileen rola...

Aurtengo lehena urtarrilaren 27an izan genuen Hendaian. Alde batetik, 2018ko udako egonaldiak definitu eta urtean zeharreko topaketen dimentsioak zein izan behar duen erabakitzen aritu ginen. 

2018ko udaz zerbait aurreratzearren, hauxe esatea:

Bi txanda antolatuko direla aurten ere, bata BAIONAn izango da eta bestea, ohiko moduan, MAULEn.

LASTER JARRIKO DUGU UDAKO ESKAINTZAREN INFORMAZIO OSOA SAREAN.