Euskara aisialdian

Tolosako begirale ikastaroan EUSKARA ETA AISIALDIA gaia izan dugu langai.

Euskararen erabileraz hausnartu eta aisialdiak nola eragin dezakeen aztertzen aritu gara. 

Horretarako hainbat dinamika egin ditugu.

Hona hemen ikasleen iritzia, honakoa galdetu zaienean: ZEIN DA EUSKARAREN KALE ERABILERA EUSKAL HERRIAN ZUEN USTEZ?

 

Hauxe gerora banatu zaien emaitza, 2016an egin zen kale erabileraren neurketaren ondorioak, alegia:

%12,6 da egungo erabilera

Hezitzaileen harridurarako datua izan da, benetan egoera larriaren adierazle dela ondorioztatu dute. Hortik, aisialdiak ematen dituen aukera eta erronkez jabetu dira.